Camino del Vascuence - Euskararen Bidea
EUSKARAREN BIDEA Laminiturri elkartearen bitartez, uztailaren 5ean Bermeon hasi genuen ibilaldi hau. Hasiera oso polita izan zen, Bermeo ko klaustroan, bermeoko udaletxeko arduradun batzuen hitzak entzuteaz batera Honorio Cadarsok kopla batzuk abestu zituen Errioxaraz eta ondoren ekin genion hasierari Gernika rantz. Gernikako zuhaitza ikusi eta Mendatara, bertan hitzlari Serafín Garcia Trujillo zegoelarik Bitoriano Gandiagaren Omenez hitzaldi bat izan genuen; oso ondo egon zen. Ondoren denok batera afaldu eta Mendatako albergean bukatu zen lehen eguna. Uztailaren 6ean Mendata n gozaldu eta Durangorantz abiatu ginen. Bidean Iurretako herrian baseliza bat bizitatu genuen, San Martín de Amatza du izena. Honek San Millan de la Cogollagaz harremanak ditu. Bertan pintxo gozoz ta uraz egin gintz