PAIZARRETA/PAISARRETA
Larragoko Iturria (Busturiko Gohierrin) |
-->
PAIZARRETA/PAISARRETA
Busturiako
Paizarreta/Paisarreta nondik etor daitekeen asmatzeko, hitza bera eta
ingurua aztertuko nituzke.
1.- LEHENENGO
HIPOTESIA: PAGO ZAHARRAK
Azken mendean
behintzat Busturiako herriak Paizarreta/Paisarreta esan du.
Baina azken hamarkadako agintariek (nire ustez sasijakintsuek)
PAGOZARRETA izena jarri diote.
Beraz
PAGOZARRETA izena aztertuko dut lehenengo
PAGO
ZAHARRAK hitzetik baletor
Izenaren
bigarren partea “Zarreta” “zaharrak” hitzetik erraz etor
daiteke
Zer? Pago
Zaharrak
Non? Pago
Zaharretan
Nondik? Pago
Zaharretatik
Nora? Pago
Zaharretara
Nongoa Pago
Zaharretakoa
Zaharra hitza
Durangaldean, adibidez, batzuek esaten dute “zaarra”, baina hemen
“Zarra” esan da beti; beraz Zugaztiak hitzetik “Zugaztieta
” atera den legez (eta beste hainbat holako daude) Zaharrak
(edo Zarrak) hitzetik “Zarreta” aterako litzateke.
“Zarreta” horretan, bada, ez dago zalantzarik
Zalantza PAI
horretan dago
PAGO
hitza Busturian “pagu ” esaten da (astoa/astue;
oiloa/oilue; garoa/garue soloa/solue eta mila holako; beraz
pagoa/pague). Hemen ez da esaten adibidez Errigoitin esaten den
legez: astoa, oiloa, soloa.... Inguruaren eta baserriaren izena Pago
Zaharreta (Pagozarreta) balitz, Pago hitzaren bilakaera
logikoa hau izango litzateke: Pagozarreta-Paguzarreta-Pauzarreta.
Baina inola ere ez Paizarreta
Paizarretak,
bada, ez dauka zerikusirik Pagozarretarekin. Beraz beste
irtenbide bat aurkitu beharko zaio.
2.- BIGARREN
HIPOTESIA: PAGADI ZAHARRAK
Daitekeena da
“Pagadi ” hitzarekin zerikusi izatea.
Altuerari
dagokionez Paizarreta Sollube mendiaren erdi inguruan dago. Esan
daiteke, bada, Busturiako lurraldean goren dagoen baserria dela eta
ingurua bera ere goian dago (pagadiak egon ohi diren lekuan). Bere
inguru gehiena basoa da; beraz, ez da arraroa antzina batean ere han
inguruan zuhaiztiak eta pagadiak (pagadi zaharragoak eta gazteagoak)
egotea eta inguru hura “pagadi zaharrak” izenaz adieraztea.
Itxura denez, gainera, oraindik ere Paizarreta izenaz eremu nahiko
zabala ezagutzen da, inguruko basoak ere izen horrekin ezagutzen
direlako –adibidez Erdiko Errotakoak—)
Pagadi
Zaharrak hitzetik baletor, Pagadizarreta izango litzateke. Goian
ikusi dugun “zarreta” hitzaren bilakaera.
Eta “Pagadi
” hitzarena zein izango litzateke? Pagadizarreta, Pagaizarreta,
Paaizarreta, Paizarreta
Pagadi
hitzaren bilakaera:
Pagai (gogoan
izan Bizkaian “Pagai” deiturak daudela)
Paai,
Pai
Pai
horrek, bada, zerikusia Pago hitzarekin barik Pagadi
hitzarekin dauka.
3.
HIPOTESIA: PAISARRETA
Nire ustez,
Pagadi Zaharrak hitzetik dator. Baina badago esaten duenik
(arrazoiarekin ala arrazoi barik, ez dakit) Itsasaldeko Sollube
inguruan ez dela egon pagorik, haritzak, arteak eta abar baino. Hori
egia balitz (hor ez dela egon pagadirik), orduan beste bide bat hartu
beharko litzateke. Eta, egon, badago nire ustez, nahiz eta apur bat
behartua izan.
Paisarretaren
hegoaldean Paresi/Parisi dago eta Ipar-mendebaldean Pareko landa.
Bestalde, hor inguruan Arrieta, Arritara, Aritara, Arriona, Arriaga,
Arriola ... nonahi aurki daitezke.
Suposatuko
bagenu Parisi “Pare hesitik ” datorrela eta beste puntan “Pareko
Landa ” dagoela, inguru hori Pare/Pari izenarekin zerikusi duen
lurraldea izan liteke eta Paresi Parisi bihurtu den moduan
Paresarreta erraz bihur daiteke Parisarreta, Paisarreta. Nork jakin!
Eta Arrieta (bigarren zatia) ere “arreta ” erraz bihur daiteke.
Baina
Pare/Pari hori nondik dator? Batek daki! Hala ere, Pare/Pari hor
dago.
Ni ziur nago
PAIZARRETA izena PAGO ZAHARRAK hitzetik ez datorrela.
Beraz, Pago Zarrak hitza baztertu egingo nuke eta gehiago oraindik
Pagozarreta, herriak inoiz erabili ez duena delako, eta erabili ezin
duena (Paguzarreta edo Pauzarreta erabiliko lukeelako).
Nik PAGADI
ZAHARRAK, edo PAIZARRETA izenaren aldeko aukera egingo
nuke, hitz jatorra horixe delako. Eta kultismoaren aukera egingo
bagenu jatorrizko berba jarriko nuke: “PAGADI ZAHARRAK” Ostera,
hitzak herriaren ahoskeran izan duen bilakaera nagusitzat hartuko
banu, orduan ez nintzateke bide erdian geratuko eta “PAIZARRETA”
hartuko nuke.
Hala ere hor
geratzen da PAISARRETA edo PARISARRETA izenen aukera
ere. Hau aukeratuko balute, ni isilduko nintzateke, zalantzak
ditudalako. Baina PAGOZARRETA aukeratzearen kontra nago, ziur
nagoelako PAGO ZAHARRAK hitzetik PAIZARRETA izena ezin dela etorri.
Julen Kalzada Ugalde
Comentarios
Publicar un comentario