Entradas

Mostrando entradas de octubre 11, 2015

Joseba Agirreazkuenagak: “Historia de Euskal Herria. Historia general de los vascos"

Imagen
"Herri guztiok gara historiadunak, eta hori XX mendearen bigarren erdian irabazi den zerbait da" Unai BREA J oseba Agirreazkuenagak zeregin mardula eduki du azken urte bietan. Hain zuzen ere, Lur argitaletxeak berriki aurkeztu duen “Historia de Euskal Herria. Historia general de los vascos” lan mardula zuzendu du EHUko Leioako campusean eskolak ematen dituen historiagile honek. Argitalpenak sei liburuki ditu, eta horietako bakoitzean euskal historiaren hainbat alderdi aztertu da. “Azken 25 urteotan egin diren ikerketak batzen ditu historia honek, publiko zabalari eskaintzeko moduan moldatuta, itxura txukun batekin eta beti ere adituek idatzita”, diosku Agirreazkuenagak. Berari egokitu zaio hainbeste ikerlari desberdinen lanak kolore bereko hariz jostea. Urte bi eman duzue lan hau egiten, eta zuri koordinatzailea izatea egokitu zaizu… Nire lana, lehenengo, proiektua diseinatzea izan da. Ikerlariak aukeratzea ere bai, eta gero guztia nolabait eskema edo