Entradas

Mostrando entradas de junio 23, 2013

PAIZARRETA/PAISARRETA

Imagen
Larragoko Iturria (Busturiko Gohierrin) --> PAIZARRETA/PAISARRETA Busturiako Paizarreta/Paisarreta nondik etor daitekeen asmatzeko, hitza bera eta ingurua aztertuko nituzke. 1.- LEHENENGO HIPOTESIA: PAGO ZAHARRAK Azken mendean behintzat Busturiako herriak Paizarreta/Paisarreta esan du. Baina azken hamarkadako agintariek (nire ustez sasijakintsuek) PAGOZARRETA izena jarri diote. Beraz PAGOZARRETA izena aztertuko dut lehenengo PAGO ZAHARRAK hitzetik baletor Izenaren bigarren partea “Zarreta” “zaharrak” hitzetik erraz etor daiteke Zer? Pago Zaharrak Non? Pago Zaharr eta n Nondik? Pago Zaharr eta tik Nora? Pago Zaharr eta ra Nongoa Pago Zaharr eta koa Zaharra hitza Durangaldean, adibidez, batzuek esaten dute “zaarra”, baina hemen “Zarra” esan da beti; beraz Zugaztiak hitzetik “Zugazti eta ” atera den legez (eta beste hainbat holako daude) Za ha rrak (edo Zarrak) hitzetik “Zarr eta ” aterako litzateke. “ Zarreta ” horretan, bad