Joseba Agirreazkuenagak: “Historia de Euskal Herria. Historia general de los vascos"
"Herri guztiok gara historiadunak, eta hori XX mendearen bigarren erdian irabazi den zerbait da"
Joseba
Agirreazkuenagak zeregin mardula eduki du azken urte bietan. Hain
zuzen ere, Lur argitaletxeak berriki aurkeztu duen “Historia de
Euskal Herria. Historia general de los vascos” lan mardula zuzendu
du EHUko Leioako campusean eskolak ematen dituen historiagile honek.
Argitalpenak sei liburuki ditu, eta horietako bakoitzean euskal
historiaren hainbat alderdi aztertu da. “Azken 25 urteotan egin
diren ikerketak batzen ditu historia honek, publiko zabalari
eskaintzeko moduan moldatuta, itxura txukun batekin eta beti ere
adituek idatzita”, diosku Agirreazkuenagak. Berari egokitu zaio
hainbeste ikerlari desberdinen lanak kolore bereko hariz jostea.
Urte bi eman duzue lan hau egiten, eta zuri koordinatzailea izatea
egokitu zaizu…
Nire lana, lehenengo, proiektua diseinatzea izan da. Ikerlariak
aukeratzea ere bai, eta gero guztia nolabait eskema edo diseinu baten
barruan koordinatzea. Diseinuak garrantzia dauka. Hau Euskal Herriko
historia bat da, eta euskaldunen historia ere bai, baina ez bakarrik
Europako Euskal Herriarena, baita ere Ameriketako euskaldunena.
Esango genuke euskal komunitatearen, euskaldunen, historia orokor bat
dela, bai gure lurralde lehorrean, bai itsasoan barrena eta bai beste
lurraldeetan. Pentsatu behar dugu euskaldunek espazio desberdinetan
garatu dutela euren joan-etorria eta bizimodua.
Zein da lan honen helburua?
Azken batean, XXI mende hasiera honetan gure ezagutza euskaldunon
historiari buruz zein den finkatzea. Historia hau XXI mendera arte
heltzen da, 2004ra arte. Eta beti gaurkotasunez idatzi dugu, hau da,
gaur eguneko ezagutzatik eta kezketatik abiatuz; azken batean,
historia ikerketak kezka batzuei, galdera batzuei erantzuna da.
Garrantzi handiagoa eman diozue garai jakinen bati?
Azkeneko 200 urtetako historia azpimarratu nahi izan dugu.
Horregatik, lehenengo hiru liburukiak 1789ra arte iristen dira, hau
da, Iraultza Frantsesera arte, eta hurrengo hirurak gaur egunera
arte. Azken 200 urtetako historia gehiago landuta dago. Eskoletan,
ikastoletan, institutuetan, unibertsitatean berton ere…
dabiltzanek, edo edozein adituk, edo Euskal Herriari buruz ezagutza
bat eduki nahi duen norbaitek, azkeneko 200 urteetan gertatu denaren
ikuspegi arautu bat behar du.
Zeintzuk dira historiaren iturriak?
Iturri ugari dago. Lehen eskuko izkribuak, bigarren eskukoak, hau da
historialarientzat ohizkoak direnak eta beraz aldi berean Literatura
da bat, nobelaren bidez, edo poesiaren bidez. Ahozkoaren transmisioa
da beste bat, baina gero maila akademikoan beste transmisio mota bat
dago. Unibertsitatea antolatuta dugunetik esango genuke historia
akademiko bat sortu dela. Historia hau behintzat mundu mailako
ikuspegi baten barruan kokatu behar dugula uste dut. Gero, badaude
maila desberdinak. Duela 100 urte, eta hori sarreran aipatzen dut,
1897an ikerlari garrantzitsuek, A. Planték adibidez, Donibane
Lohitzunen egindako biltzar batean, galdera ikur artean zioten,
hitzaldiaren izenburutzat: euskaldunek ba ote dute historiarik?
Historiaren ikuspuntu berezia zuten. Espainolek badute historiarik?
Ez dago zalantzarik. Frantsesek historia dutela ere ez. Baina
euskaldunen moduko herrien kasuan, zalantza zegoen garai hartan. Eta
Afrikako edo Amerikako edo Asiako hainbat herrialdez beste
horrenbesteko zalantza zegoen eta herrialde kolonizatuetan
Frantziakoa irakasten zen. Orain, hemen dago lan hau. Berreskuratu
egin dugu zerbait. Guztiok gara historiadunak, eta hori XX mendearen
bigarren erdian lortu eta irabazi da. Emakumeak historiadunak zirenik
ere ukatu egiten zen garai horretan. XX mendearen bigarren erdian
halako aldaketa epistemologiko bat gertatu izan da eta historia
nagusietan agiri ez zirenak, isladatu izan dira oraingoan.
Orduan, behar bat zegoen asetzeke? Esan daiteke
orain, behingoz, Euskal Herriak badaukala bere historia idatzita?
Orain arte ez da honelako lanik egin, izan ere…
Honelako tamainakorik ez. Eta helburuak hain modu sistematikoak
zehaztuta ere, ez dut uste. Gainera, euskaldunen historia da,
euskaldunak, zentzurik zabalenean, ardatz hartuta. Hori azpimarratu
egin nahi dut, euskaradunak ere bere produkzio historikoa euskaraz
landu dutelako. Euskal Herriak esangura bi du euskaraz. Sarritan uste
da Euskal Herria euskal lurraldea baino ez dela, baina Euskal Herria
komunitate bat ere bada. Eta hau euskaldunen historia da, horiek
hartzen ditu ardatz. Hala ere, honelako proiektuak, azkeneko 25
urteetan, egin izan dira. Ni neuk beste proiektu batean parte hartu
nuen; 1980an argitaratu genuen, Historia de Euskal Herria
tituluarekin, hau bezala, baina honek badu beste azpititulu bat:
Historia general de los vascos. Ordurik hona, ikerketetan
zer nolako sakonketa egin den igarri dugu, eruduzio zehatzean zein
ikusmolde teorikoetan.
Lan hau erantzun bat da lehen aipatu duzu galderari: ez ote daukagu
historiarik? Tori historia! esateko modu bat, alegia?
Ez! Baina nolabait interesgarria iruditu zait hasieran lehen
liburukian agiri dena azpimarratzea… Lehenengo kapituluan bai,
galdera horri nolabait erantzuten saiatu naiz. Hor erakusten da noiz
hasi zen pentsatzen, asmatzen euskaldunen historiak. XVIII mendean
bazegoen euskaldunen historia bat Iparraldean, baina abiapuntua,
batik bat, Oihenart da. Berak hasi zuen generoa, XVII mendean. Eta
gero, zelan adierazi izan da historian zehar Euskal Herriko
lurraldea? Mapagintza edo kartografia ere aztertu dugu, XI mendetik
gaur egunera arte, eta Vaskonia kontzeptua agertu egiten da. Hor
daukagu Bonaparteren mapa, zazpi probintziak ageri direna, 1863koa.
Denboran eta espazioan Euskal Herria agertu da, sortuz eta asmatuz
joan ohi da.
Sujetua benetan existitzen dela esateko modu bat da…
Guk ez dugu asmatu behintzat. Egon badago,
eta gure aurretik beste batzuek ere parametro horietan pentsatu dute,
azkeneko 200-300 urteotan.
Bada, Euskal Herria sujetu moduan existitzen dela esaten den
momentutik politikan ere sartzen gara, nolabait esateko… Batzuek
esango dute ez dagoela komunitate hori, beste batzuek baietz baina
beraren historia beti ere beste batzuenarekin lotuta dagoela…
Hara, hori aukera bat da. Gure lanean, tituluan bertan, eta
azpitituluan bereziki, euskaldunak agertzen dira sujetu moduan. Hori
da gure aukera. Euskaldunek, azkeneko mila urteetan, erakundetze
desberdinak izan dituzte ikuspuntu politikotik eta administratibotik,
oso desberdinak. Oso ingurune desberdinak izan dira, eta etorkizunean
ere izango dira. Historiak, alde horretatik, ikuspegi malgu bat
izatera behartzen gaitu. Baina guk aztertzen duguna euskal
komunitatea da, ez da objetu politiko bat.
Azkeneko mila urteetan diozu. Eta aurretik?
Aurretik ere bai, jakina. Erromatarren garaian, esate baterako agiri
dira euskaldunak erromanizazio prozesuan. Bigarren liburukian
aztertzen da. Azkeneko mila urteak aipatu ditut informazio idatzi
ugariagoa dugulako. Badaukagu erromatar garaiko informazioa ere bai,
baina arkeologikoa da gehienbat. Azkeneko mila urteez, berriz,
hainbat informazio dugu idatzita,garaian garaikoa ere bait eta hor
ikusten da erakunde mota desberdinak sortu izan direla. Adierazpen
artistikoak, mitoak erakundetzeak nabarmenak dira XV mendeaz
geroztik.
Nortzuk dira iturriak, euskaldunok gara iturriak, geuk idatzi dugu
geure historia?
Iturriak ugariak dira, baina azkeneko 200 urteetan euskaldunok ere
idazten ikasi genuen. Pentsatu behar dugu, hala ere, Euskal Herriak
Europa mendebaleko ardatz batean garatu duela bere historia. Are
gehiago, historia globalaren edo mundu historiaren, edo mundu
ekonomiaren sorreran, euskaldunak eragile zuzenak dira. XVI. mendean
ekialdea, Txina, Europa baino garatuago zegoen beharbada teknologian
baina han ez zen mundu ekonomia bat sortu; mundu ekonomiaren ardatza
Atlantikoa da, hegoaldean Lisboaren eta iparraldean Londres eta
Amsterdamen arteko tarte horretan indartu zen. Hor sortzen da, eta
hor nortzuk dabiltza trafikoan, nabigazioan eta abar? Bada,
euskaldunak behe ertaroan adibidez baziren adituak nabigazioan eta
bitartekariak bihurtu ziren. Proiekzio unibertsal gehien zuten
euskaldunak kostaldekoak ziren, eta uste dut Euskal Herriko historia
kostaldetik begiratzera gehiago ohitu beharko ginatekela.
Euskaldunok, edo euskal herritarrok, konsziente gara historia bat
daukagula?
Sortu izan da euskaldunon historia bat. Idatzi, gutxi idatzi da, egia
da, hemen tradizio akademikoak ez direlako gihartu oraintsu arte.
Gainera, euskaldunek hainbat arrasto utzi dituzte idatzita, familia
mailan, udaletan, epaitegietan… Hor gelditu dira oinarri guzti
horiek, eta historialariek bilatu eta interpretatu egin behar ditu.
Ez ziren sortu lekuko historiko izateko helburuarekin; besterik gabe
guregana iritsi dira. Esan nahi dut historiaren zentzua XVI. mendeaz
geroztik –eta aurretik ere bai, Nafarroako erresuman- eman dela.
Edozein erregek edo jauntxok historiaren zentzu handia zeukan.
Zergatik? Historia zilegitasun iturburua zelako; horregatik
kontratatzen ziren kronikalariak. XVI. mendeaz geroztik beti saiatu
izan dira artxibo historikoak eta halakoak osatzen. Hori esfera
publikoari dagokionez, baina jende arrunta eta eguneroko bizimodua
ere interesatzen zaizkigu. Lan honetan saiatu egin gara, historia
politiko eta instituzionalaz gain, historia sozial hori agertzen.
Biografiak aztertzen ere saiatu gara, interesgarria delako historia
ez modu abstraktuan adieraztea, antzezle konkretuen arabera baizik.
Historia soziala aipatu duzu. Hori ikertzea zailagoa izango da, ezta?
Zailagoa da, eta iturri gehiago eta ez zuzenak dituzu. Hala ere,
badaude, literaturaren bidez eta abar, eguneroko bizimodua kontatzen
dizutenak. Konkretuki, Euskal Herriko Adiskideen Elkartekoek,
1801ean, inkesta bat egin zuten Gipuzkoako eta Bizkaiko eguneroko
bizimodua zertan zetzan ezagutzeko. Eta hori, jakina, iturri
izugarria da. Bestela zaila da. Hori da ikerlariaren lana. Eta gero
gure historian ere, Erdi Aroari dagokionean adibidez, benetako
iraultza gertatu da arkeologia metodoetan. Agiriak boteredunek eta
agintariek idazten zituzten –eta idazten dituzte-; gaur egunean
baditugu kontrasterako beste ikuspegi batzuk, baina orain dela mila
urtekoak ez dira horrenbeste, eta arkeologiak arrasto onak ematen
ditu eta beste ahots batzuk ezagutzeko aukera.
Historia garaileek idazten dutela esaten da. Ikuspuntu desberdin
falta somatzen duzue historiagileok? Konparazio baterako, Picaudek
esan zuenean, hemendik igaro eta gero, zelakoak ziren euskaldunak,
nork erantzun zion horri?
Horri erantzuna etengabe eman da ondoko mendeetan. Eta gaur egunean
ere segitzen da ematen, beste modu batean bada ere interpretazio hark
oraindik irauten duelako. Dena dela, pertsona baten esperientzia da,
eta iturri garrantzitsua da. Historia garaileek idazten dutela?
Neurri handi batean bai, jakina. Garailea saiatu egiten da garaituak
agertu ez daitezen; garaile agertzen denaren helburua beti izaten da
berarenak betirako irautea. Guk esperientzia nabarmena dugu frankismo
garaian. 40-50 urteetan, Alvarezen entziklopediak ikasi genituen
eskolan, eta han historiaren ikuspuntu bat zegoen. Pentsatzen zen
hori mugitu ezinezko interpretazioa izango zela. Pasatu dira
honezkero 25 urte eta badaukagu beste ikuspuntu bat. Frankismoa, gaur
egunean, ez da ezagutzen orduko agintarien agirien edo erabakien
arabera bakarrik. Hori ere garrantzitsua da, baina baditugu beste
ikuspegi batzuk. Hori gure zereginetako bat da: ageri ez dena, eta
nabarmen-nabarmen ez dagoena, ateratzea eta erakustea. Historia arte
ederretako literaturgintza sail bat bezala uler daiteke, eta orduan
datua aitzakia da arte eder bat, literatur-produktu bat sortzeko
aukera baina historia estatus zientifikoko arlokoa bada, orduan
zientziaren printzipioetara makurtu beharko da. Eta zein da
zientziaren printzipio nagusia? Ezagutze den egiaren
behin-behinekotasuna. Zientzia ez da segurua, beti da
behin-behinekoa, guztia dagoelako zalantzan, oinarrizkoa ezagutzako
egiak izan arren. Eta historiaren interpretazioa ere aldakorra izango
da zientzia ikuspuntua ezartzen badiogu iraganaren azterketari.
Behin-behinekotasun hori zientziaren bereizgarrietako bat da, eta
horregatik historiak irekiak izan behar dira, eztabaidatuak. Hala
ere, eztabaida barruan badago ezagutza ere. Gaur egunean gure
corpusa, guk ezagutzen duguna, orain 25 urtekoa baino seguruagoa da
hainbat arlotan. Zergatik? Ikertu eta kontrastea egin dugulako.
Horrek finkotasuna ematen dio gure jakituriari eta irauten du.
Finkotasun hori, corpus hori, gaur zientzia egin nahi baduzu historia
arloan, halabeharrez ezagutu egin behar duzu. Hortik abiatu behar
zara. Ez da pentsatu behar dena dela erlatiboa, dena dela ustela, eta
dena dagoela egiteke.
Historiaren ikuspuntuez hitz egin dugu lehen. Zenbat eta historia
hurbilagoa izan, zailagoa izango da ikuspuntuen arteko oreka
bilatzea, ezta? Begitantzen zait gaur egungoaz idaztea, ikuspuntu
desberdinak –guztiz aurkakoak ez esatearren- horren puri-purian
daudela, ez dela samurra izango…
Hala eta guzti ere, hori da historialariaren lana: ikuspuntuak
sailkatzen, hierarkizatzen jakitea, aukeratzen jakitea. Datu gehiegi
dago, eta halabeharrez hierarkizatu behar da. Onartzen dut horrek
arrisku handiagoa duela, beharbada, hemendik hamar urtera gauzak
beste modu batera aukeratu ahal izango direlako. Eta azkeneko 25
urtetakoa egiteak badu gorabehera hori, baita frankismo garaiak ere.
Gure historia honetan, lehenengo aldiz, XX mendeko bigarren zatiaren
historia arautu dugula uste dut. Frankismoa, trantsizioa,
trantsizioaren ostekoa… horko ikuspegi nagusiak adierazita gelditu
dira. Eztabaidagarriena izan daitekeela? Bai, baina arautu den
guztia, belaunaldi berriei begira abantaila bat da, bertatik
abiatzeko.
Etorkizunean errazagoa izango da gaur egungo historia ikertzea, gaur
egun orain bost mendekoa -esaterako- ikertzea baino?
Ez, informazioa gehiago dago eta beraz ahotz desberdin ugariago.
… baina ez ote da gehiegi izango?
Baita ere. Baina horrek aberastasuna ematen dizu askatasunez
sortzeko, gertakikuznak hobeto ponderatzeko eta diskutsu
historikoaren nundik norakoa arakatzeko, garai bakoitzean jakina.
Zuk gehien ikertzen duzun garaia XIX mendea da…
Bai, orain XX mendera ari naiz pasatzen, baina egia da gehien ikertu
dudana XIX mendea dela. Historia honetan, laugarren liburukia idatzi
dut. Eta XXI mendeko hiritarra naizenez gero gaurreguneko kezkez eta
galderez jabetu ostean, aztertu egin dut adibidez, XIX mendean
barrena nola hezurmamitu zen euskaldunen autogobernu politikoa
Espainia konposatuan edo euskaldunen partehartzea Espainiak zuzendu
zituen gerra kolonialetan. Batzuetan iruditzen zait, gaurreguneko
eztabaidak gertatu zirela XIX mendean barrena,antzeko erantzun eta
proposamenekin.
Zuek, -pentsatzen dut antzinagoko garai bat ikertzen dutenak gehiago
igarriko dutela hau-, material bat erabiliko duzue, dokumentazio bat,
agiri batuk e.a. Inoiz pentsatzen duzue: zeozer falta da hemen,
baina..
Bai. Esate baterako, asko falta da euskaldunok,euskaradunok, beren
barne-muinei buruz egindako hausnarketez. Sekula ez da idazten. Falta
izugarria daukagu beste herrialde batzuekin konparatuz… Ingeles
batek, gestio publikoan dagoenean ere, azkenean memoria bat egingo
du, bere usteak eta ikuspegi subjetiboak azalduko ditu. Hori iturri
izugarria da historialari batentzat. Eta euskaldunon artean ez dago
horrelakorik,. Hemendik aurrera gehiago egongo da, gure oinarrizko
premiak beteta daudelako, eta beste kezka batzuk ditugulako, baina
iraganari begira… Hala eta guzti ere, historia orokorrak egitea
zaila da, aukeratu egin behar delako. Gu erosoago gaude monografiak
egiten. Historia orokor hauek ahalegin handia eskatzen digute,
horregatik hemen ohar, azpiohar eta bibliografia ugari dago, eta nahi
duenak hortik jo dezake.
Hala ere, hau ez da monografia bilduma bat?
Bai, neurri batean.
Aipatu ditugun hutsune horien aurrean nola jokatzen du
historiagileak? Bere horretan utzi, betetzen ahalegindu nola edo
hala…?
Hutsunea bere horretan utzi behar da, hutsunea dagoela adieraziz eta
onartuz. Hori sarritan esaten dugu. Geure baieztapenak gure
informazio eta jakituriaren arabera egiten ditugu. Beste agiri, edo
beste ikuspegi batekin, bestelako interpretazioa sortuko litzateke.
Beste alde batetik, ez da anakronismoan erori behar. Gauzetara bere
garaikoen ikuspegitik hurbiltzen saiatu behar gara. Neurri batean,
ikuspegia beti da anakronikoa, geu garelako idazleak, eta guk hemen
idazten dugunean XXI mendeko hiritar batek modura idazten dugu, eta
ez XVI mendekoek bezala, baina anakronismo hori gainditzeko ahalegin
berezia egin behar dugu. XVII edo XVIII mendeetan
kezkarik sortzen ez zuten galderak ezin ditugu egin. Guk geure kezkak
ditugu, baina horiek denboran zehar proiektatzea ez da zuzena. Nobela
historikoa egiteko ez bada behintzat. Hain zuzen, nobela historikoak
hori egiten du: norberaren kezka edo gurari edo sentiberatasunaren
araberako narrazio bat, beste denbora batean kokatua.
Joseba
Agirreazkuenaga Zigorraga (Bilbo, 1953)
Bilbon jaio zen, baina Busturian eman zituen lehenengo hamar urteak. 1976an Geografia eta Historia lizentziatura eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean. 1980ean hasi zen EHUn irakasle, eta bost urte geroago lortu zuen doktoregoa. 1995tik, Gaurregungo historiazko Katedradun irakasle da. Sei urtez, 1985 eta 1991 bitartean, Eusko Ikaskuntzako Historia eta Geografia saileko presidentea izan zen. Ondoren, Jose Migel Barandiaran lehendakari izan zen garaian, lehendakariordea izan zen, 1997arte. Hainbat aldizkaritan –gehienak historiari buruzkoak- parte hartzen du.
Beraren ikerketa-eremu nagusiak biografia, prosopografia, Antzinako Erregimenaren krisia, iraultza liberalak, eguneroko bizimodua eta ahozko historia dira, besteak beste. Hainbat lanaren egilea da, bakarka edo beste batzuekin lankidetzan.
Ikertzailea :
- Ikerketa proiektuak: Ikerketa talde buru 1989 urtez geroztiz. Deialdi publikoen bidezko 10 proiekturen Ikerketa talde buru: (Ministerio de Educación y ciencia (Madrid) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila(Vitoria-Gasteiz,) UPV-EHU.
- Euskal erakunde publikoen aginduzko, hiru proiektu nagusitan Ikertzaile Nagusia (Arabako Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru aldundiak. 1993, Bilboko Udaletxa (1999-2003) Eusko Legebiltzarra (2003-2006).
- - 8 doktorego tesi zuzendu ditu eta gorengo maila lortu dute.
Argitalpenak :
Argitaraturiko ikerketazko zenbait liburu:
- Vizcaya en el siglo XIX: Las finanzas públicas de un Estado emergente. Bilbao, UPV-EHU, 1987.
- Bizkaiko errepidegintza( 1818-1876) Hazkunde ekonomikorako azpiegitura lanak. Bilbao 1987.
- Gerra eta bakea Euskal Herrian. Politikagintza lege zaharraren krisialdian. Donostia 1993
- Iraultza industriala abiatu ezinik. 1789-1876. Donostia 1993.
- Euskal gizartean barrena euskaltzaletasun politikoaren sorrera garaian: Zaldunak, matxinoak, enpresariak, langileen eraketa. (1789-1876). Bilbao, 1995.
- La articulación político institucional de Vasconia: Actas de las Conferencias entre los representantes de Alava, Bizkaia, Gipuzkoa y eventualmente Navarra. Bilbao, Diputaciones de Bizkaia, Alava, Gipuzkoa, 1995. 2 vol.
- Hermes. Hiria, gizona, aldizkaria- Hermes. La ciudad, el hombre y la revista. Bilbao, Ayto de Bilbao, 2000.
- Irudien bidezko bidaia Bilboko historian - Viaje visual por la historia de Bilbao. Bilbao, Metro Bilbao, 2001.
Hiztegi biografikoak:
- Elkar lanean, Diccionario biográfico de los parlamentarios de Vasconia. 1808-1876. Vitoria 1993.
-Zuzendaria, elkar lanean, Diccionario biográfrico de los Diputados Generales, burócratas y patricios de Bizkaia. Bilbao, Juntas Generales de Bizkaia, 1995.
-Zuzendaria, elkar lanean, Eusko Ikaskuntza- Sociedad de Estudios Vascos : Diccionario biográfico (1918-1998) San Sebastian, 1998.
- Zuzendaria, elkar lanean, Bilbao desde sus alcaldes: Diccionario biográfico de alcaldes de Bilbao y gestión municipal en tiempos de revolución liberal e industria. Vol. 1 1836-1902. Bilbao, Ayto de Bilbao, 2002.
- Zuzendaria, elkar lanean, Bilbao desde sus alcaldes: Diccionario biográfico de alcaldes de Bilbao y gestión municipal en tiempos de revolución democrática y social. Vol. II 1902-1937. Bilbao, Ayto de Bilbao, 2003.
- Elkarlanean: Diccionario biográfico de Diputados generales de Alava (1800-1876). Vitoria-Gasteiz, 2003.
Elkar lanean idatzitako liburuetan partaide, aldizkari akademiko eta zientifikoetan argitaraturikoak eta bestelakoak:
- 38 liburuetan partaidetza, kapitulua idatziaz.
- 46 artikulu, aldizkari zientifiko eta akademikoetan
- 20 libururen koordinatzaile eta editore.
- Beste ikertzaile batzuen liburuetan 7 hitzaurre idatzitakoa
- 24 ponentzi eta txosten gobitaturiko Kongresu zientifikoetan
- Bidebarrieta. Bilboko historia eta ikaskuntzen aldizkariaren zuzendaria.
- Vasconia.Cuadernos de Historia de Eusko Ikaskuntza (Donostia-San Sebastian) Historia Contemporanea. (UPV-EHU. Leioa) aldizkarietako erredakzio batzordeko kidea.
- Erakunde akademiko eta zientifikoak:
- Hautaturiko lehendakariordea: International Commission for the History of Representative and Parliamentary Institutions. (1999- ) 1933an sortu zen erakundea.
- Euskaltzaindiko urgazlea.(2003)

Comentarios
Publicar un comentario